Aurten “World IP Day” etxetik ospatzea tokatu zaigu. Konfinatuta. Mundua aldatu egin da bat-batean eta ez da posible izan, guk hala nahiko genukeen arren, egun hau ospatzeko aurrez aurreko jardunaldi bat antolatzea. Hurrengo urtean tradizioari indar berrituz heltzea espero dugu. Jardunaldi hau urteko asmatzaileari GALBAHE Saria emateko aprobetxatzen genuen. Aurten ez dugu GALBAHE Saririk eman. Hala ere, tradizio honi ere helduko diogu berriz ere, garrantzitsua da gure asmatzaileen lana balioan jartzea eta. Bitartean telelanean jarraituko dugu beraiei eta guztiei etxetik gure onena eskaintzeko.

Konfinatuta baina konektatuta.

Konfinatuta baina konfiantzaz beteta.

Etorkizunari begira konfiantzaz beteta. Indartuta aterako gara egoera honetatik.

CategoryGalbaian, PI

2020 © GALBAIAN INTELLECTUAL PROPERTY

logo-footer

Legezko oharra | Cookien | Pribatutasun politika    mondragon simbolo-twitter