GALBAIANeko bazkide-sortzailea eta zuzendaria da Ismael. Telekomunikazio ingeniaria da eta 1998an murgildu zen jabetza industrial eta intelektualaren munduan, urte horretan sartu baitzen Fagor Taldeko Jabetza Industrialeko Departamentuan patente aholkulari gisa. Departamentuko zuzendaria izan zen 2005etik 2011an GALBAIAN sortu zuen arte.

Alacanteko “Magister Lvcentinvs” Masterrean jabetza industrial eta intelektualari buruzko ikuspegi orokor eta osoa lortu ondoren, patentagarritasunaren analisian eta patente eskaerak idatzi eta tramitatzen espezializatu zen, era berean patenteen infrakzio arriskuen eta patenteen balio juridikoaren analisian sakonduz. 2003an Jabetza Industrialeko Agente Ofizial titulua lortu zuen eta 2005ean European Qualifying Examination (EQE) gainditu zuen Patente Europarren Agente bilakatuz. EQE gainditu zuen lehen euskalduna izan zen.

Patenteen arloko gatazketan esperientzia handia du, parte hartze aktiboa izan du eta koordinazio lanak egin ditu herrialde desberdinetan bai negoziaketetan eta baita patente auzitegien aurrean ere.

Gure inguruan patenteen kultura sortzeko buru-belarri aritu izan da beti Ismael. 2008an euskal enpresen artean patente kultura zabaltzeko kurtso bat antolatzea proposatu zuen Innobasquen. Horrela jaio zen “Patente Aditua Enpresan” kurtsoa. Berak zuzentzen du ordutik, Innobasque, SPRI eta Enterprise Europe Network-en laguntzarekin eta Mondragon Unibertsitateak antolatuta, eta jadanik ehundik gora dira antolatu diren zortzi ediziotan formakuntza hau jaso dutenak.

Honako kurtso hauetako irakaslea ere bada: Centre d’Études Internationales de la Propriété Intellectuelle (CEIPI), Escuela de Organización Industrial (EOI) eta Oficina Española de Patentes y Marcas (OEPM) erakundeek antolatutako “Curso en Derecho Europeo de Patentes” delakoan, eta EOI eta OEPM erakundeek antolatutako “ Curso de Gestión Administrativa de la Propiedad Industrial” delakoan. Mondragon Unibertsitateak antolatutako MBA Executive delakoan ere irakasle da, eta SPRI eta Euskalitek antolatutako Innobideak Prestakuntza programako jabetza industrial eta intelektualaren modulua ematen du (“Jabetza industrial eta intelektualaren kudeaketa aktiboa lehiarako”). Patente arloko beste zenbait trebakuntza-ikastarotan ere ematen ditu klaseak, bai profesionalentzat eta baita unibertsitate ikasleentzat ere, eta patenteei buruzko hitzaldiak ematen ditu foroetan, mintegietan eta jardunaldietan.

Jabetza industrial eta intelektual arloko kudeaketa aktiboan eta estrategia mailan enpresei aholkatzea da bere gaur egungo eginbehar nagusietako bat, kontziente baita nahitaezkoa dela enpresa estrategiarekin lerratuta dagoen jabetza industrial eta intelektual mailako estrategia bat edukitzea.

2019ko uztailean “European Patent Litigation Certificate” delakoa lortu zuen Politecnico di Milanon. Besteak beste Alemania, Erresuma Batuak eta Frantziako patente mailako praktika sakonkiago ezagutzeko balio izan dio, eta era horretan Europa mailako gatazketan aholkatzeko ikuspegi osoago bat izateko. Agiri honi esker “Unified Patent Court” delakoan bezeroak defenditu ahal izango ditu “unitary patent” delakoa indarrean jartzen denean.

European Patent Institute (epi) erakundeko kide hautatua da egun, eta baita Asociación Internacional para la Protección de la Propiedad industrial (AIPPI) erakundeko talde espainiarreko zuzendaritza batzordeko kidea ere.

“IAM Patent 1000 – The World’s Leading Patent Professionals 2019” gidak aurten ere patente agente oso gomendagarri izendatu du Ismael: https://galbaian.com/eu/galbaian-agentzia-gomendagarri-eta-ismael-igartua-profesional-oso-gomendagarri-izendatu-ditu-berriro-iam-patent-1000-the-worlds-leading-patent-professionals-2019-g/

KARGUA

Zuzendaria eta jabetza industrialean aholkularia

TITULAZIOA

European Patent Litigation Certificate. Politecnico di Milano (2019).

Patente Europarren Agente Kualifikatua (EQE 2005).

Europar Batasuneko Marka eta Diseinuen Agentea (2003).

Jabetza Industrialeko Agente Ofiziala (2003).

Marka, Diseinu, Patente eta Autore Eskubideetan Unibertsitate Masterra. Alacanteko Unibertsitatea (1998-1999).

Telekomunikazioetako Goi Ingeniaria. Ingeniari Industrialen eta Telekomunikazioetako Ingeniarien Goi Eskola Teknikoa. UPV-EHU Bilbo (1996).

KONTAKTUA

Tel.: +34 943 253 957
iigartua@galbaian.com

vcard