GALBAIANeko bazkidea eta Jabetza industrial eta intelektualeko (JI) aholkularia da Idoia 2012az geroztik. GALBAIANen hasi aurretik Nafarroako Unibertsitatean aritu zen zazpi urtez eta ondoren Progenka Biopharman sei urtez I+G+b, kalitate eta arautze gaien ataleko kudeaketa arloan. Honek enpresako errealitatea lehen eskutik ezagutzeko balio izan zion.

JI arloan osoko zerbitzua eskaintzea da bere jardueraren ardatza. Bere espezializazio esparruak kimika, bioteknologia, elikadura eta osasuna dira.
2015az geroztik GALBAIANeko bezeroen JIaren kudeaketan eta esplotazioan zerikusia duten jardueren buru da, bezeroen berrikuntza prozesu eta negozio ereduetan JIaren integrazioan aholkatuz eta baita lizentzia eta salmenta negoziazio prozesuetan parte hartuz.

Idoiak hitzaldiak ematen ditu patenteei buruzko foroetan, mintegietan eta jardunaldietan. Hizlari gonbidatu eta irakasle ere bada Mondragon Unibertsitateko Gradu eta Master batzuetan.

2021ean “IAM Strategy 300: The World’s Leading IP Strategists 2021” gida entzutetsuak IP Strategist-en zerrendan sartu du Idoia. Zerrenda honek JI zorroen balioa maximizatzen duten estrategien garapen eta inplementazioaren lidergoa daramaten pertsonak identifikatzen ditu.

LES España-Portugal erakundeko Balorazio Komiteko kide da egun.

KARGUA

Patente aholkularia
Jabetza industrial eta intelektualeko Kudeaketa arloko arduraduna

TITULAZIOA

Master of Intellectual Property Law and Management.  Centre d’Études Internationales de la Propriété Intellectuelle (CEIPI) (2019).

Europar Patenteen Agente kualifikatua (EQE 2018).

Jabetza Industrialeko Agente Ofiziala (2013).

Farmazian Doktorea. Nafarroako Unibertsitatea (2005).

KONTAKTUA

Tel.: +34 943 253 950
iapraiz@galbaian.com