PRIBATUTASUN POLITIKA

1.-ARDURADUNA.
1.1.- Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

Nortasuna: Galbaian S.Coop. (aurrerantzean, Arduraduna).
Helbidea: Goiru kalea 1 A, 20500, Arrasate-Mondragón (Gipuzkoa).
Telefonoa: 943 253 950
E-maila: galbaian@galbaian.com

2.- XEDEA.
2.1.- Zertarako erabiliko ditu arduradunak nire datuak?
Emango dizkiguzun datuak Arduradunak erabiliko ditu ondoren aipatuko diren helburuetarako –helburu baterako edo gehiagorako–, aintzat harturik gurekin duzun harremana bezalako faktoreak (adibidez, bezeroa, hornitzailea, etab.) edo datuak bidaltzeko erabilitako baliabidea (adibidez, harremanetarako edo izena emateko inprimakia, etab.). Jarraian, pribatutasun politika honen xede diren datu erabilerak azalduko dizkizugu, kontuan izanik beste erabilera batzuk ere egon daitezkeela (kasu horretan, dagokion informazioa eman edo baimena eskatuko zaizu):

Bezeroaren gunea.
Jasotako datuak erabiliko ditugu zure gune pribatura sarbidea emateko xedez, gunea zure espediente digitalekin lotuz, horien inguruan egindako lanak eta egoera edo fasea telematikoki kontsultatu ahal izateko.
Zerbitzuak ematea eta negozio-harremana mantentzea.
Eskatzen dizkiguzun zerbitzuak ematea eta lanak kudeatzea, eskatutako aurrekontuak eta eskaintzak prestatzea barne hartuz, kontutan izan barik une honetan ematen ari garen zerbitzuren bat zabaltzearen ondorio diren ala ez.

Arduradunak eskaintzen dituen jarduera eta zerbitzuei buruzko komunikazio komertzialak bidaltzea, betiere aurretik kontratatu dituzun zerbitzuekin zerikusia dutenean. Erabilera hau eten egingo da bere aurka egiten duzunean.

Harremanaren administrazio-kudeaketa, gure zerbitzuak kobratzeko kudeaketa eta tramitazioa barne hartuz.

Eskaerak.
Gurekin harremanetan jartzen zarenean (adibidez, gure web orrialdeko harremanetarako inprimakiaren bitartez, telefonoz, e-mailez, fax bidez, mezularitza-zerbitzuak erabiliz, sare sozialen bitartez edo aurrez aurre), gairen bati buruzko informazioa eskatzeko edo iradokizun, kexa zein erreklamazioren bat jartzeko, zure datuak erabiliko ditugu eskatutako informazioa emateko edo egindako kontsulta argitzeko, beharrezkoak diren kudeaketak eginez. Horretarako, baliteke zerbitzuen edo proposamenak edo elkarlana egiteko jaso ditugun datuak erabiltzea, eskakizuna hori bada.
Gurekin harremanetan jarri bazara gure ikastaroetan, jardunaldietan edo hitzaldietan izena emateko, zure datuak erabiliko ditugu: (I) ekitaldiari buruzko informazioa emateko; (II) izena eman duzun prestakuntza-jardueran zure eskaera tramitatzeko, bai eta ikastaro horren inguruko informazioa bidaltzeko (materialak, balorazio-inkestak, jakinarazpenak, aldaketa-abisuak…). Era berean, baimena ematen diguzunean, zure datuak erabiliko ditugu zure interesekoak izan daitezkeen ikastaro edo jardunaldi berriei buruzko informazioa bidaltzeko.

Cookieak:

Web orri honetara sartzean cookieak jasotzea onartu baduzu, web orriaren cookie politika aplikatuko zaizu. Politika hori irakurtzea aholkatzen dizugu, hainbat gairi buruzko informazioa jasotzeko: besteak beste, erabilitako cookieak, haien helburua eta orria ikusteko erabiltzen dituzun gailuetan egin ditzakezun konfigurazioak (adibidez, cookieak ezabatzeko).

2.2.- Zenbat denboraz gordeko dituzte nire datuak?
Zure datuak gordeta edukitzeko epeak haien erabileraren araberakoak izango dira.

Oro har, datuak erabiliko ditugu harreman juridikoak iraun bitartean edo erabileraren aurkako zure eskaera jaso arte.

Epe hori amaitzean, araudiak behartzen gaituen unera arte gordeko ditugu datuak, eta sor litezkeen ekintzak guztiz preskribatu arte. Epe horietan eragina izan dezake, besteak beste, aldeen arteko harremanari aplika dakiokeen legeak.

Harreman komertzialen kasuan, xede horretarako zure datuak erabiltzearen aurka egin arte.

Horiek horrela, datuak gordetzeko epea kalkulatzeko, abiapuntu hartuko da 2.2.2 atalean adierazitako epea (erabilera zehatz bakoitzaren epea), eta horri gehituko zaio araudi preskripzio eta ekintzen preskripzio mailan eragin diezaiokeen epea.

2.2.1.- Erabilerei lotutako epeak:
– Bezeroaren gunea. Aldeen arteko harremanak irauten duen bitartean.
-Zerbitzuak emateari eta negozio-harremana mantentzeari loturiko erabilerak: Aldeen arteko harremanak irauten duen bitartean.
-Eskaerei loturiko erabilerak. Zure datuak erabiliko ditugu zure informazio-eskaerari erantzuna emateko behar ditugun bitartean.
-Cookieak: dagokion politikan aipatzen den cookie motaren arabera.

2.2.2.- Arautegiak ezarritako epeak eta akzioen preskripzioa:

-Kode Zibila (1964. artikulua): 5 urte.

-Merkataritza Kodea: 6 urte 30. artikuluak ezarritako dokumentazioa gordetzeko betebeharrak.

3.- ERABILERA LEGITIMATZEA.
3.1.- Zergatik erabil ditzake Arduradunak nire datuak? Zerk legitimatzen du horretarako?

Zure datuen erabilera kontrataturiko zerbitzua emateko: Zure datuak erabiltzeko legitimitatea dugu, kontrataturiko zerbitzua emateko elkarrekin sinatutako kontratuan ezarritakoari jarraiki.

Komunikazio komertzialak bidaltzea: Kontuan izanik indarrean dagoen araudia eta aintzat harturik gure interesak eta zure eskubideak, jakinarazi nahi dizugu interes legitimo bat dugula zure datuak erabiltzeko, gurekin kontratatu dituzun zerbitzuei buruzko komunikazio komertzialak bidaltzeko (zure datuak helburu horretarako ez erabiltzeko eskatu ahal izango duzu noiznahi).

Kudeaketa administratiboa eta lege betebeharrak betetzea: Kontabilitate eta administrazio mailan, zure datuak erabili behar ditugu araudiek ezartzen dizkiguten betebeharrak betetzeko (merkataritza, zerga eta kapitalak zuritzearen arloko araudiek, besteak beste), eta horregatik gaude legitimatuta horretarako, legeak hala agintzen duelako.

Informazio eskaerei erantzutea: Kasu honetan, datuak erabiltzeko legitimitatea dugu informazio edo laguntza eskaera bidaltzeko unean eman diguzun baimenagatik.

Cookieak: Datuak erabiltzeko legitimitatea dugu gure webgunean nabigatzen hastean eman diguzun baimenagatik.

4.- HARTZAILEAK
4.1.- Inori emango zaizkio nire datuak?
Oro har, zure datuak ez zaizkio inori emango zure berariazko baimenik gabe, legeak hala agintzen duenean izan ezik. Edonola ere, araudi jakin batzuek –zerga arlokoak, adibidez– behartu egin dezakete datuak hirugarrenei jakinaraztera edo transferitzera (zure datuak ogasunari ematea, hala nola).

4.2.- Web orrialdearekin eta posta elektronikoaren zerbitzuarekin lotutako zerbitzuen hornitzaileak.
– Hosting: Arduradunaren web orria DinaHosting S.L. hornitzailean ostatatzen da.

5.- ESKUBIDEAK
5.1. Zer eskubide ditut datuen babesaren arloan? Informazio orokorra.

Gure esku ditugun zure datu pertsonalei dagokienez, eskubidea duzu datu horietara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta eramateko. Gainera, egoera jakin batzuetan, eskubidea izango duzu zure datuen erabilera mugatu edo erabilera horren aurka egiteko, eta kasu horretan, Arduradunak zure datuak erabiltzeari utziko dio eta soilik gordeko ditu araudiak horretara behartzen badu edo sor litezkeen ekintzak preskribatu arte.

Eskubide horiei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jarrai ezazu irakurtzen edo sar zaitez Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren infografian, hiperesteka honetan klik eginez..

5.2.- Nola eta non erabil ditzaket eskubideak?
Atsegin handiz erantzungo diegu datuak babesteko arloan egin ditzakezun kontsulta edo erreklamazio guztiei. Era berean, erreklamazioak egin edo zure eskubideak baliatu ahal izango dituzu datuak babesteko politika honen sarreran adierazi diren harremanetarako bideetatik edozein erabilita.
Gainera, egoki iruditzen zaizun kontrol agintariarengana ere jo dezakezu erreklamazioa aurkezteko (adibidez, bizi zaren edo lan egiten duzun herrialdean, edo ustezko arau haustea egin den herrialdean). Espainian, Datuak Babesteko Espainiako Agentzia da Kontrol Agintaria, eta zure eskubideak erabil ditzakezu erakunde horrek bere egoitza elektronikoan eskaintzen dituen inprimakiak erabilita..

5.3.- Zenbat denbora behar da eskubideak gauzatzeko nire eskaera tramitatzeko?
Erreferentziazko epea hilabetekoa da, zure eskaera jasotzen den egunetik kontatzen hasita. Hala ere, epe hori bi hilabetez luza daiteke, beharrezkoa izanez gero, eskaera kopurua eta haien konplexutasunaren arabera. Arduradunak luzapenen berri emango dio interesdunari, hilabeteko epean, eskaera jasotzen denetik, eta atzerapenaren arrazoia azalduko dio.

1.0 bertsioa – 2018ko abuztuan eguneratua.