2017ko otsailaren 10ean Italiak Patenteen Auzitegi Bateratuaren Ituna (PABI) berretsi du.

Jadanik, 12 herrialdek berretsi dute Ituna, horien artean Frantziak.

Ituna indarrean egoteko gutxienez 13 herrialdek berretsi behar dute, haien artean beharrezkoa izanik Alemania, Erresuma Batua eta Frantzia egotea.

Aurreko azaroaren 28an, Erresuma Batuko gobernuak Patenteen Auzitegi Bateratuaren Akordioa berresteko prozesuaren prestaketekin hasiko dela esan du, Patenteen Auzitegi Bateratua lehenbailehen martxan jartzeko.

Alemanian, berriz, Ituna berresteko legedia onartzeko pausuak ematen hasi dira. Alemaniako parlamentuak PABIa berresteko legea onartzeko puntua bait du otsaileko agendan.

Ikusita Alemania eta Erresuma Batua pausuak ematen hari direla, 2017ko udaberrian behin-behineko fase eskaera hasiko delaren eta 2017ko abenduan PABIa indarrean jarriko delaren susmoa dago. Hori dala eta, PABIa antolatzen duen Batzordea epe horietara sasoiz heltzeko lanean hasi da.

Informazio gehiago:

EPO

UPC

CategoryPI

2020 © GALBAIAN INTELLECTUAL PROPERTY

logo-footer

Legezko oharra | Cookien | Pribatutasun politika    mondragon simbolo-twitter