Jabetza Industrial eta Intelektualaren Nazioarteko Eguna dela eta, apirilaren 26an, hurrengo apirilak 1ean indarrean jarriko den patente lege berriak enpresetako jabetza industrialaren estrategian izango duen eraginari buruz jardunaldia antolatu du GALBAIANek. Halaber, azkeneko 12 hileetako asmatzaile hoberenari GALBAHE 2017 Saria emango zaio. Saridunaren izena egunean bertan jakinaraziko da.

 

JARDUNALDIA

Zein ondorio izango du Patenteen Lege berriak enpresen estrategian?

Programa

9:30       Sarrera

9:40       Lege berriaren aldaketa funtsezkoak

  • Patente ematearen prozedura
  • Erabilera ereduak
  • Beste aldaketa adierazgarriak

11:00      Kafea

11:20      Eta orain zer?

  • Enpresen, teknologia zentroen eta unibertsitateen estrategian eragina

12:00     Mahai-ingurua

 

Jardunaldiaren bukaeran GALBAHE 2017 saria emango da.

 

Nori zuzenduta

I+G eta/edo berrikuntza zuzendariei, jabetza industrialeko arduradunei eta orokorrean berrikuntza teknologikoarekin lan egiten duen edonori.

Hizlariak

Ismael Igartua, GALBAIANeko zuzendaria.

Idoia Apraiz, GALBAIANeko patente aholkularia.

Eguna

26/04/2017; 9:30-12:30h

Lekua

GARAIA Berrikuntza Gunea, Goiru kalea 1 A, Arrasate-Mondragón

(Sarrera printzipaletik sartu)

Izen ematea

Doakoa, baina izen ematea beharrezkoa da. Leku mugatua. Izena emateko epemuga 2017/04/24. Jarri kontaktuan Maitane Díazekin (mdiaz@galbaian.com; tel. 943253950).

CategoryAgenda, Galbaian, PI

2020 © GALBAIAN INTELLECTUAL PROPERTY

logo-footer

Legezko oharra | Cookien | Pribatutasun politika    mondragon simbolo-twitter