Manu Colino Vega izan da merezimendu osoz urteko asmatzaileari GALBAHE SARIA 2019 jaso duena.  Manu I+G-ko Ingeniaritzako teknikaria da ULMA Construction-en.

Enpresa orok baditu bere erronka estrategikoak, eta erronka estrategikoek beraiekin dakartzate erronka teknologikoak ere, produktu eta zerbitzu berriak garatzea posible egingo dutenak. Baina ez dugu ahaztu behar erronka teknologikoekin batera sortzen diren erronka “tekniko-legalak”, besteen patente urraketak saihestearekin eta norberaren garapenak patente bidez babestearekin lotutakoak hain zuzen ere.

Erronka teknologikoei aurre egiteko Manuren ahalmena apartekoa da. Hala ere, bereziki azpimarrigarria da besteen patenteak urratzea saihesteko egiten duen ekarpena, asmakuntza alternatibo hobetuak garatuz, eta baita bere asmakuntzak ahalik eta ondoen babesteko erakusten duen inplikazioa ere. Beste hitz batzuekin esanda, azpimarragarria da erronka tekniko-legalei aurre egiterako orduan eskaintzeko gai dena. Erronka tekniko-legal horiei berme guztiekin erantzuteko, asmatzaileen eta patente adituen arteko komunikazio erraz eta arina eta konplizitatea nahitaezkoak dira. Eta hori lortzea oso erraza da Manurekin.

Jardunaldiko argazki batzuk ondoren:

CategoryGalbaian, PI

2018 © GALBAIAN INTELLECTUAL PROPERTY

logo-footer

Aviso legal | Política de cookies   mondragon simbolo-twitter