Jabetza Industrial eta Intelektualaren Nazioarteko Eguna dela eta, Galbaianek arlo honekin erlazionatutako pertsona esanguratsuak bilduko ditu apirilaren 26rako antolatu duen Jardunaldian, gai honen inguruko ikuspegi eta erronkak elkarbanatzeko helburuarekin. Jardunaldian zehar azken urteko asmatzaile onenak GALBAHE 2018 Saria jasoko du.

Programa

10:00 Ongi etorria eta sarrera

10:15 Jabetza Industrial eta Intelektualarekin balioa sortzen: begirada ezberdinak

  • Nerea Aranguren · IK4-IDEKO-ko Zuzendari Gerentea
  • Susana Simón · INGETEAM POWER TECHNOLOGY S.A.-ko Zaintza Teknologikoaren Arduraduna
  • Aitziber Aranburu · TECNALIA VENTURES S.L.-ko Jabetza Industrialeko Arduraduna
  • Nerea Bilbao · SENER-en I+G+B-ren Kudeatzailea
  • Itziar Uribe · INNOBASQUE-ko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Politikak saileko Proiektu Arduraduna

11:30 Jabetza Industrial eta Intelektualarekin balioa sortzen: hizlariekin mahai-ingurua

  • Jabetza Industrial eta Intelektuala errentagarri bihurtzen al dugu?
  • Zer ari gara ondo egiten?
  • Zertan eta nola hobetu behar dugu?

12:00 GALBAHE 2018 saria ematea

12:15 Agurra eta aperitiboa

Izen ematea:

Doakoa, baina izen ematea beharrezkoa da apirilak 24a baino lehen. Leku mugatua. Izena emateko jarri kontaktuan Ainhoa Barreirorekin (abarreiro@galbaian.com; tel. 943253950).

Eguna: 2018/04/26

Lekua: GARAIA Parke Teknologikoko H-ENEA Living Lab-eko Exploratorium

CategoryAgenda, Galbaian, PI

2020 © GALBAIAN INTELLECTUAL PROPERTY

logo-footer

Legezko oharra | Cookien | Pribatutasun politika    mondragon simbolo-twitter