Idoia Apraiz eta Itziar Lopez de Bergara gure lankideak “Jabetza Industrial eta Intelektuala (JI)   elkarlan esparruetan” izenburupean antolatutako jardunaldian izango dira hizlari. Aurrez aurrekoa izango de jardunaldi hau irailaren 24an izango da Garaia Parke Teknologikoko eraikin nagusian.

Produktu berriak garatzeko edo, besterik gabe, produktuen zorroa hobetzeko edo zabaltzeko enpresen arteko lankidetza errealitate bat da. Lankidetza horietan garrantzitsua da lankidetzarako erreferentzia-esparru bat izatea, JIren atal espezifiko bat izango duena. Izan ere, JIk, enpresen aktibo garrantzitsuenetako bat izanik, esklusibotasun-eremu bat sortzea ahalbidetzen duten eskubide batzuk ematen ditu.

Jardunaldi honetan, lankidetza baten esparruan JIrekin eta haren kudeaketarekin lotutako alderdi garrantzitsuenetako batzuk landuko dira, hala nola I+G akordio bat, zerbitzuak emateko akordio bat, etab. Besteak beste, honako gai hauek landuko dira: aurretik zeuden ezagutzen tratamendua, lortuko diren emaitzen jabetza, emaitzen ustiapena, akordioen negoziazioa, etab.

Partaide gutxiko jardunaldia izango da, interakzioa ahalbidetuko duena eta zalantzak argitzeko eta esperientziak partekatzeko bide emango duena.

Edukiak:

  • Jabetza industriala eta intelektuala (JI)
  • Nola sortu balioa JIrekin
  • JIren funtsezko puntuak lankidetza-esparruan:
    • Parte-hartzaileen tipologia
    • Parte-hartzaileen ekarpena
    • Parte-hartzaileen aurretiko ezagutza: sarbide-eskubideak
    • Lankidetzatik eratorritako emaitzak: titulartasuna eta ustiapena
    • Informazio konfidentziala eta argitalpena
  • Gatazken kudeaketa
  • Solasaldia

Informazio gehiago eta izen ematea:

Eguna: 2020/09/24

Ordutegia: 9:00-11:00

Lekua: GARAIA Parke Teknologikoa, Arrasate-Mondragón

Prezioa: Dohainik (izen ematea beharrezkoa)

Izen ematea

CategoryAgenda, Galbaian

2020 © GALBAIAN INTELLECTUAL PROPERTY

logo-footer

Legezko oharra | Cookien | Pribatutasun politika    mondragon simbolo-twitter