GALBAIANek Euskadi Jabetza Industrialaren mapan jarri du berriz ere apirilak 26an ospatu zen “World IP Day” dela eta.

Munduko Jabetza Intelektualaren Erakundeak (OMPI-WIPO) bultzatutako “Aldaketaren eragileak: emakumeak sormen eta berrikuntzan” leloari atxikita, GALBAIANek jabetza industrialarekin erlazionatutako bost emakume profesional handi gonbidatu zituen gai honi buruzko ikuspegi eta erronkak elkarbanatu zitzaten.

SENEReko Nerea Bilbao eta INGETEAMeko Julene Goyak enpresa ikuspegia eskaini zuten, TECNALIA VENTURESeko Aitziber Aranburuk eta IK4-IDEKOko Nerea Arangurenek teknologia zentroetatik begiratuta heldu zioten gaiari, eta bukatzeko INNOBASQUEko Itziar Uribek jabetza industrialean bikaintasuna sustatzeko Administrazioak ezarri dituen ildo eta laguntzak azaldu zituen. Begirada desberdinak eta helmuga bera: jabetza industrialarekin balioa sortzea.

Guztiek nabarmendu zuten nahitaezkoa dala teknologiaren babes estrategia argi bat izatea, patentatzeagatik patentatzea saihestuaz. Gure inguruan jabetza industriala kudeatzearen garrantziaz jakitun diren erakundeak badaudela azaleratu zuten, baina batez ere hori horrela izan dadin beharrezkoak diren bitartekoak jartzen ari direla erakutsi zuten.

Mahai inguruaren momentua

Jardunaldian zehar GALBAHE SARIA 2018 eman zitzaion urteko asmatzaileari. Fagor Automationeko Optika Saileko arduradun teknologikoa den Tomás Morlanes izan zen saritua. Asmatzaile bezala agertzen den patenteen kalitate eta kopuruarengatik eman zitzaion saria. Patente hauen benetako balioaren adibide da Fagor Automationen lehiakide nagusiena arrakastarik gabe patente hauen kontzesioa baliogabetzen saiatzen ari dela.

Ulma Packaging-eko Eneko Izquierdo, iazko saridunak, Fagor Automationeko Tomás Morlanes zoriontzen du. Beraien alboan Ismael Igartua, Galbaianeko zuzendaria

CategoryAgenda, Galbaian

2020 © GALBAIAN INTELLECTUAL PROPERTY

logo-footer

Legezko oharra | Cookien | Pribatutasun politika    mondragon simbolo-twitter