Innobideak Prestakuntza programaren barruan, Eusko Jaurlaritzak, SPRIk eta EUSKALITek Jabetza Industrialarekin eta Intelektualarekin erlazionatutako modulua sartu dute berriz, aurreko bi urteetan egin ziren edizioen arrakasta dela eta. Modulu honek enpresentzako oinarrizko den gaia jorratuko du. Izan ere, modulu hau Jabetza Industrialean (patenteak, diseinuak, markak) eta Intelektualean oinarrituta, enpresek berrikuntza estrategiaren kudeaketari aurre egiteko modurik onena aztertzen laguntzeko diseinatu da.

Modulu hau emateko bi egun programatu dira: Martxoaren 12an Bilbon eta maiatzaren 30ean Gasteizen.

GALBAIANeko zuzendaria den Ismael Igartuak Bilboko modulua emango du.

Jardunaldiaren edukia:

• Jabetza Industriala eta Intelektuala (JI): Zer babes daiteke, nola eta zertarako.
• Teknologiaren babesa: zertarako bai eta zertarako ez dute balio patenteak. Zer beste aukera dago?.
• Patenteak informazio iturri bezala eta arau-haustearen arriskuen prebentzioa.
•  JIren integrazioa berrikuntza prozesuan eta enpresen kudeaketan.

Informazio gehiago eta izen ematea:

Bilbao

Vitoria-Gasteiz

CategoryAgenda, Galbaian

2018 © GALBAIAN INTELLECTUAL PROPERTY

logo-footer

Aviso legal | Política de cookies   mondragon simbolo-twitter