HAZINNOVA programak Europar Batasunean markak eta diseinuak erregistratzeko aholkularitza espezializatua eskaintzen die euskal ETEei. Aholkularitza hau doakoa da.

Zerbitzu hau eskatzeko egin behar den bakarra honako helbide honetan izena ematea da:

https://www.spri.eus/hazinnova/

HAZINNOVA agente bat berehala jarriko da kontaktuan zurekin.

GALBAIAN harro dago SALVADOR ORLANDOrekin batera sortu duen lantaldea marka eta diseinuen gaineko aholkularitza zerbitzu hau emateko aukeratua izan delako.

Zerbitzu hauek eskatzeko arrazoi nagusiak behean aurkituko dituzu:

AURRERATU ZAITEZ ETA EKIDIN EUROPAN ALFERRIKAKO ARRISKUAK ZURE MARKEKIN

Zure markek identifikatu egiten zaituzte eta zure produktu eta zerbitzuak identifikatzen dituzte, baina bazenekien zure markak ez direla legalki zureak ez badituzu erregistratu? Bezenekien erregistratutako herrialdeetan bakarrik direla zureak? Irudika dezakezu ze ondorio izango lituzkeen identifikatzen zaituen marka bat-batean herrialde batzuetan ezin erabili izateak? Irudika dezakezu ze ondorio izango lituzkeen marka jakin batekin produktu bat merkaturatzeko denbora eta diru asko inbertitu ondoren, bat-batean merkatu batzuetan marka hori ezin erabili izateak? Gerta dakizkizukeen gauzak dira baldin eta aurrez zure markak erregistratzen ez badituzu.  

Horregatik, Europa zure merkatua bada, zure markak Europar Batasuneko marka gisa EUIPOn  (“European Union Intellectual Property Office” delakoan alegia) erregistratzeko beharra daukazu. Era horretan, marka bakoitzeko erregistro bakar batekin, Europar Batasun osoan izango duzu babesa. Ez baduzu hala egiten, hirugarren batek erregistratu lezake zure ordez eta ahalegin eta inbertsio asko kostatako marka hori ez erabiltzera behartu. Marka erregistratuen lurralde-izaera dela eta, OEPMen (“Oficina Española de Patentes y Marcas” delakoan) marka erregistratua eduki arren, horrek ez du galaraziko hirugarren batek Europar Batasuneko beste herrialde batzuetan marka hori bera erregistratzea, eta egoera horretan ezingo zenuke erabili hirugarren horren baimenik gabe.

Europar Batasunean markak erregistratzea erraza da, eta merkea gainera, batez ere produktu berri bat merkaturatzeak eskatzen duen inbertsioarekin alderatuta, edota aurrez marka erregistratu ez izanak ekar litzakeen arazoei aurre egitearen kostuarekin alderatuta.  

Gainera, HAZINNOVA programaren bitartez, marketan adituak diren profesionalen eskutik erregistratu ahal izango dituzu Europar Batasuneko marka gisa.

ZURE DISEINUEN KOPIAK EKIDIN EUROPAN

Eskaintzen duzun produktuaren itxurak balio erantsi bat eskaintzen badu, garrantzitsua da itxura hori ezin izango dutela hirugarrenek kopiatu edo imitatu ziurtatzea. Horretarako, Europa zure merkatua bada, zure produktuen itxura Europar Batasuneko diseinu moduan erregistratu beharra daukazu kopiak ekiditeko. EUIPOn (“European Union Intellectual Property Office” delakoan) egindako diseinu erregistro bakarrarekin Europar Batasun osoan izango duzu babesa era erraz eta merke batean. HAZINNOVA programaren bitartez zure diseinu industrialak ere erregistratu ahal izango dituzu aholkularitza espezializatua jasoaz.  

CategoryAgenda, Galbaian

2016 © GALBAIAN INTELLECTUAL PROPERTY

logo-footer

Legezko oharra | Cookien politika    simbolo-twitter