GALBAIANeko Zuzendari den Ismael Igartuak hizlari gisa hartuko du parte Grupo Español de la AIPPI (Asociación Internacional para la Protección de la Propiedad Industrial e Intelectual) delakoak antolatzen dituen XXXII. Jabetza Industrial eta Intelektualari buruzko Estudio Jardunalditan. Otsailaren 16 eta 17an Bartzelonan ospatuko diren Jardunaldi hauetan, Ismael Igartua patente eta erabiliera ereduen oposizio eta errekurtsoen inguruko mahai inguruko solaskide izango da, zehazki Espainiako Patente Lege berriari eta bere Erregelamenduari eskainitako moduluaren barruan. Espainiako Patente Lege berria apirilaren 1ean jarriko da indarrean.

AIPPI jabetza industrial eta intelektualaren arloko erregimen juridikoak garatzen eta hobetzen dituen munduko nazioarteko erakunde liderra da. AIPPI politikoki neutrala eta irabazi-asmorik gabeko Suitzan finkatutako erakundea da. Gaur egun 100 herrialde baino gehiago ordezkatzen dituzten 9000 bazkide baino gehiago ditu. Bere helburua nazioarteko zein nazioko jabetza industriala eta intelektualaren oinarrien hobekuntza sustatzea da.

Jardunaldien behin-behineko programa

Izenemate orria

CategoryAgenda, Galbaian

2018 © GALBAIAN INTELLECTUAL PROPERTY

logo-footer

Aviso legal | Política de cookies   mondragon simbolo-twitter