Denbora gutxian hiru patente aholkulari berri batu dira GALBAIANen lantaldera: Laida Mendizabal, Jorge Santiago eta Josu Bilbao.

Laida ingeniaritza industrialean doktorea da, garapen ingeniari moduan eskarmentu handia du industrian eta patente zaintzaren arduradun ere izan da. Urtebetetik gora darama patente aholkulari moduan trebatzen.

Jorge, ingeniaria, elektronika espezialitateduna, Bilboko jabetza industrialeko agentzia garrantzitsu batean 11 urtez patente aholkulari gisa lan egin ondoren etorri da GALBAIANera. Azken 4 urteak agentzia horretako patente departamentuko arduradun izaten eman zituen.

Josuk, ingeniaria bera ere, mekanika espezialitateduna, 6 urteko esperientzia dauka patente aholkulari eta bilaketa arduradun gisa. Jorge egon den agentzia berean egon da. Patente aholkularia izateaz gain, bera da patente bilaketen eta zaintzaren arduraduna.

Beste alde batetik, patente aholkulari gehiago izateak patente eta erabilpen modeloen tramitaziorako laguntza gehiagoren beharra dakarrenez, Laida Ramos Maitane Diazek zuzentzen duen tramitazio departamentua indartzera etorri da.

Azkenik, Itziar Lopez de Bergara jabetza industrial eta intelektualeko abokatu gisa batu zaigu, GALBAIANetik eskaintzen dugun zerbitzu integralari balio erantsi handia emanaz.

CategoryGalbaian

2020 © GALBAIAN INTELLECTUAL PROPERTY

logo-footer

Legezko oharra | Cookien | Pribatutasun politika    mondragon simbolo-twitter