2016ko Patenteen Joerak Europako Patenteen Bulegoan.

Europako Patenteen Bulegoak (EPO) bertako patenteen joerei buruzko 2016ko estatistikak argitaratu ditu.

Datuen arabera, europar patente eskaeren kopurua aurreko urtearekiko antzekoa izan da 159.353 eskaeretara helduz.

Kopuru honen erdia Europako herrialdeetatik datoz. Kanpoko herrialdeetatik, Estatu Batuak, Japonia, Txina eta Korea nabarmentzen dira. Azken bi hauek, azpimarratzekoak eskaera zenbakien hazkundea handia izan dutelako.

Arlo teknologikoei dagokienez, eskaera kopuru gehiengoa medikuntza-teknologia arlokoa izaten jarraitzen du, jarraian komunikazio digitala eta informatika arlokoak izanik. Hala ere, patente eskaeretan hazkunde handiena izan duten arloak makineria elektrikoa/ekipamendu/energia, garraioa eta informatika izan dira.

2016ko beste datu aipagarri bat, produktibitatea hobetzeko hartu dituen neurriak direla eta, EPOk aurreko urtearekiko %40 europar patente gehiago eman dituela da. EPOko historian errekorra.

Iturria: EPO

Espainiarekiko datu batzuk.

Bigarren urtez jarraian, Espainir jatorriko europar patente eskaerak handitu egin dira, %2,6ko hazkundearekin aurreko urtearekiko. Hazkunde honekin, Espainia hazkunde gehien izan duten herrialdeen artean kokatzen da. Europa mailan patente eskaeretan hazkunde handiena izan duten herrialdeak Belgika eta Italia dira.

Espainir jatorriko patente eskaeren gehiengoa garraio sektorekoa da. Hala ere, hazkunde handien izan duten arloak makineria elektrikoa (+46%), ingeniaritza zibila (+37,7%) eta tresna mekanikoak ((+29,4%) izan dira.

Estatu mailan, Euskadi hirugarren autonomi erkidegoa europar patente eskaeretan, Katalunia eta Madrilen atzetik.

Katalunia, Espainiako autonomia erkidegoen artean, lehen postuan agertzen da %35,1ko kuota izanik (aurreko urtearekiko % 6,6 gehiago), bigarren postuan Madril % 20,6ko kuotarekin (aurreko urtearekiko % 3 gutxiago) eta hirugarren postuan Euskadi, % 13,4ko kuotarekin (aurreko urtearekiko hazkunde txiki batekin).

Informazio gehiago

Ofina Española de Patentes y Marcas

European Patent Office

CategoryPI

2018 © GALBAIAN INTELLECTUAL PROPERTY

logo-footer

Aviso legal | Política de cookies   mondragon simbolo-twitter