Alemaniako Auzitegi Konstituzional Federalaren (AKF) berriki Patente Bateratuaren inguruan hartutako erabakiak proiektu honentzako kolpe latza suposatu du.

Patente Bateratua Patenteen Auzitegi Bateratuaren (PAB) sorrerarekin lotuta dago. Patente Bateratuaren sistema ezartzen duen Europar Batasuneko (EB) araudia (1257/2012 eta 1260/2012 zenbakia duten Erregelamenduak) 2013ko urtarrilaren 20an sartu zen indarrean, baina PABaren Akordioa indarrean sartu arte ezin izango da aplikatu. Horretarako EBko partaide diren hamahiru estatuk berretsi beharko dute PABaren Akordioa, Frantzia, Alemania eta Erresuma Batuak barne.

Nahiz eta 2019rako beharrezko zen berrespen kopurua beteta zegoen eta Frantziak eta Erresuma Batuak Akordioa berretsita zuten, Alemaniaren berrespenaren zain zeuden. Alemaniako AKF-k Alemaniako parlamentuak onartu zuen  PABaren Akordioaren aurkako demanda baten aurrean diktamenaren zain zehazki.

Martxoaren 20an AKFaren diktamena publikatu zen eta bertan Alemaniako Parlamentuak PABaren Akordioa onartzeko beharrezkoa den parlamentuaren gehiengo barik onartu zuela adierazten du, beraz, onespena baliogabea dela.

Aurrekoa gutxi balitz, orain dela gutxi Erresuma Batuak, Europar Batasunetik irtetzearekin batera, PABan parte hartzeko inolako interesik ez duela adierazi du. Guzti honek Patente Bateratuaren etorkizuna geroz eta ilunago eta urrutiago ikustera garamatza.

CategoryPI

2016 © GALBAIAN INTELLECTUAL PROPERTY

logo-footer

Legezko oharra | Cookien politika    simbolo-twitter