2018ko Urtarrilaren 6an Patente Europarren Bulegoak (EPO) “Patent Prosecution Highway” programa, PPH programa bezela ezagutzen dena, beste lau herrialdeetara zabaldu du, hain zuzen, Kanada, Israel, Mexiko eta Singapurrera.

Lau programa horiez gain, EPOk beste herrialde batzuekin PPH programa abian du, EPOkin batera “Big Five” sortzen duten Txina, Japonia, Korea eta Estatu Batuetako  patenteen bulegoekin eta Australia, Brasil, Kolonbia, Malaysia, Filipina, Errusia eta Eurasiako patenteen bulegoekin ere.

PPH programa patenteak aztertzeko eta emateko prozedura azkarrak lortzeko ekimen multzo bat da, batez ere patente bulego batzuen artean partekatzen den informazioa dela bide.

Patenteen bulegoek aurrez beste bulegoek egindako lana aprobetxatzeko aukera ematen du, patenteen azterketen lana murrizteko eta patenteen kalitatea hobetzeko helburuarekin. Horrela, PPH programa erabiltzeko eskaera egiten dutenek modu azkarrago eta eraginkorragoan lor ditzakete patenteak herrialde horietan.

Informazio gehiago

CategoryPI

2020 © GALBAIAN INTELLECTUAL PROPERTY

logo-footer

Legezko oharra | Cookien | Pribatutasun politika    mondragon simbolo-twitter