EBko Markak eta Diseinu komunitarioak BREXITaren aurrean

Joan den 2020/01/31n Erresuma Batua Europar Batasunetik atera zenetik, 2020/12/31ra arteko trantsizio-aldia ireki da. Epe horretan, EBko Marken erregistroek eta Diseinu komunitarioek eragin bera izaten jarraituko dute Erresuma Batuan.

Erresuma Batuko Jabetza Intelektualaren Bulegoak (UKIPO) 2021/01/01etik aurrera izango diren aldaketen inguruko gida argitaratu du. Hona hemen aldaketarik esanguratsuenak:

  • EBko Markek eta Diseinu Komunitarioek Erresuma Batuan eragina izateari utziko diote.
  • EBko Marken eta Diseinu Komunitarioen egoeraren arabera:
    • 31/12/2020 baino lehenago erregistratutako EBko Markak eta Diseinu komunitarioak:
      • UKIPOk Erresuma Batuko Marka eta Diseinuen erregistro baliokideak (“comparable UK trade marks and designs”) sortuko ditu bere datu-basean.
      • Ez da inolako ekintzarik egin behar erregistro horiek mantentzeko berritzeko datara arte (10 urte EBren Marka eskatzen den datatik / 5 urte Diseinu Komunitarioak eskatzen diren datatik).
      • 2021/01/01etik aurrera “opt-out” bat eska daiteke, hau da, Erresuma Batuko erregistro baliokideari uko egiteko eskaria. Hori ez da posible izango Erresuma Batuan marka dagoeneko erabili duten titularrentzat, ezta markaren zesioa edo lizentzia gauzatu dutenentzat ere.
    • 2020/12/31 baino lehen eskatutako EBko markak eta Diseinu Komunitarioak, data horretan erregistroa lortzeko zain daudenak:
      • 2021/01/01etik aurrera 9 hilabeteko epea irekitzen da Erresuma Batuko marka edo diseinu baliokide bat eskatzeko. Eskaera honek jatorrizko eskaera-data mantenduko du. Erresuma Batuan eskaera berria balitz bezala ordaindu beharko dira tasak.
    • 2020/12/31 baino 6 hilabete lehenago amaitzen diren EBko Markak eta Diseinu Komunitarioak eta 2021/01/01ean berritu ez direnak:
      • UKIPOk Erresuma Batuko Marka eta Diseinuen erregistro baliokideak sortuko ditu, “iraungita” egoera dutenak. Erregistroa EUIPOn berritzen bada (graziako 6 hilabeteen barruan), erregistro baliokidearen egoera automatikoki “berrituta” egoerara aldatuko da, Erresuma Batuan tasak ordaindu beharrik izan gabe.

Informazio gehiago hurrengo esteketan:

https://www.gov.uk/government/news/intellectual-property-and-the-transition-period#history

https://www.gov.uk/guidance/eu-trademark-protection-and-comparable-uk-trademarks#registering-a-pending-eutm-application-as-a-uk-trade-mark

https://www.gov.uk/guidance/changes-to-eu-and-international-designs-and-trade-mark-protection-after-the-transition-period

Patente Europarrak eta PCT eskaerak BREXITaren aurrean

BREXITak ez die eragingo Erresuma Batuan ondorioak dituzten Europako patenteen eta Erresuma Batuan ondorioak dituzten PCT patenteen titular espainiarren eskubideei.

Zuen esanetara gaude edozein zalantza edo kontsulta argitzeko.

CategoryPI

2020 © GALBAIAN INTELLECTUAL PROPERTY

logo-footer

Legezko oharra | Cookien | Pribatutasun politika    mondragon simbolo-twitter