Ikusita Europar ETEak jabetza industrial eta intelektual (JI) arloko tresnak erabiltzeko zailtasunak dituztela, eta erabili ezkero, betearazteko baliabiderik ez dituztela, Europar Batasuneko Batzordeak, Europar ETE berritzaile eta sortzaileek jabetza industriala sortu eta erabiltzen laguntzeko politikak argitaratu dituzte. Hartuko dituzten neurriek hurrengo jarduerekin zerikusia dute:

  • ETEn jabetza industrialerako sarbidea erraztu
  • Jabetza industrialaren aurre-diagnostikoa hobetu eta garatu
  • Patenteak lortzeko diru-laguntzak eskaini
  • JItik lortutako eskubideen erabilera erraztu
  • Patenteen trukea sustatzeko eta beharrezkoak ez diren auziak saihesteko patenteak lizentziatzeko online informazio tresna bat garatu
  • Auziak saihesteko, Europa mailan arbitraje eta bitartekotza sare bat garatu
  • Jabetza industrialeko auzietarako Europako aseguru sistema bat sortu

Informazio gehiago

CategoryPI

2020 © GALBAIAN INTELLECTUAL PROPERTY

logo-footer

Legezko oharra | Cookien | Pribatutasun politika    mondragon simbolo-twitter