Aurten “World IP Day” etxetik ospatzea tokatu zaigu. Konfinatuta. Mundua aldatu egin da bat-batean eta ez da posible izan, guk hala nahiko genukeen arren, egun hau ospatzeko aurrez aurreko jardunaldi bat antolatzea. Hurrengo urtean tradizioari indar berrituz heltzea espero dugu. Jardunaldi hau urteko asmatzaileari GALBAHE Saria emateko aprobetxatzen genuen. Aurten ez dugu GALBAHE Saririk eman….

Alemaniako Auzitegi Konstituzional Federalaren (AKF) berriki Patente Bateratuaren inguruan hartutako erabakiak proiektu honentzako kolpe latza suposatu du. Patente Bateratua Patenteen Auzitegi Bateratuaren (PAB) sorrerarekin lotuta dago. Patente Bateratuaren sistema ezartzen duen Europar Batasuneko (EB) araudia (1257/2012 eta 1260/2012 zenbakia duten Erregelamenduak) 2013ko urtarrilaren 20an sartu zen indarrean, baina PABaren Akordioa indarrean sartu arte ezin izango…

Ismael Igartuak Grupo Español de la AIPPI erakundeak oraintsu argitaratutako Luis-Alfonso Durán-en Omenezko Liburuan hartu du parte bertako eta atzerriko berrogei inguru jabetza industrialeko adituekin batera. Ismael Igartuaren ekarpena “Hacia un nuevo paradigma en la gestión de la Propiedad Industrial e Intelectual (PI)” izenburua duen artikulua izan da. Artikulu horretan, Ismaelek enpresen jabetza industrialaren kudeaketa…

EBko Markak eta Diseinu komunitarioak BREXITaren aurrean Joan den 2020/01/31n Erresuma Batua Europar Batasunetik atera zenetik, 2020/12/31ra arteko trantsizio-aldia ireki da. Epe horretan, EBko Marken erregistroek eta Diseinu komunitarioek eragin bera izaten jarraituko dute Erresuma Batuan. Erresuma Batuko Jabetza Intelektualaren Bulegoak (UKIPO) 2021/01/01etik aurrera izango diren aldaketen inguruko gida argitaratu du. Hona hemen aldaketarik esanguratsuenak:…

Manu Colino Vega izan da merezimendu osoz urteko asmatzaileari GALBAHE SARIA 2019 jaso duena.  Manu I+G-ko Ingeniaritzako teknikaria da ULMA Construction-en. Enpresa orok baditu bere erronka estrategikoak, eta erronka estrategikoek beraiekin dakartzate erronka teknologikoak ere, produktu eta zerbitzu berriak garatzea posible egingo dutenak. Baina ez dugu ahaztu behar erronka teknologikoekin batera sortzen diren erronka “tekniko-legalak”,…

Aurreko urtetan bezalaxe, apirilaren 26an “Wordl IP Day“ dela aitzaki hartuta, Galbaianek urteko asmatzaileari GALBAHE SARIA emango dio aurtengo irabazleari. Garaikurra maiatzaren 22an jasoko du aurtengo irabazleak Garaia Parke Teknologikoan. Orduan jakinaraziko da bere izena.

Aurten GALBAHE 2018 SARIA Fagor Automationeko Optika Saileko arduradun teknologikoa den Tomás Morlanesentzat izan da. Asmatzaile bezala agertzen den patenteen kalitate eta kopuruarengatik eman zitzaion saria. Patente hauen benetako balioaren adibide da Fagor Automationen lehiakide nagusiena arrakastarik gabe patente hauen kontzesioa baliogabetzen saiatzen ari dela.

2018ko apirilaren 26an Erresuma Batuak Patenteen Auzitegi Bateratuaren Ituna (PABI) berretsi du. Jadanik, 16 herrialdek berretsi dute Ituna. Patente Bateratua indarrean egoteko gutxienez 13 herrialdek PABIa berretsi behar dute, haien artean beharrezkoa izanik Alemania, Erresuma Batua eta Frantzia egotea. Frantziak 2014an berretsi zuen ituna beraz Alemaniaren erabakia ezagutzera itxaron beharko dugu. Iturria

Jabetza Industrial eta Intelektualaren Nazioarteko Eguna dela eta, Galbaianek arlo honekin erlazionatutako pertsona esanguratsuak bilduko ditu apirilaren 26rako antolatu duen Jardunaldian, gai honen inguruko ikuspegi eta erronkak elkarbanatzeko helburuarekin. Jardunaldian zehar azken urteko asmatzaile onenak GALBAHE 2018 Saria jasoko du. Programa 10:00 Ongi etorria eta sarrera 10:15 Jabetza Industrial eta Intelektualarekin balioa sortzen: begirada ezberdinak…

  2018ko Urtarrilaren 6an Patente Europarren Bulegoak (EPO) “Patent Prosecution Highway” programa, PPH programa bezela ezagutzen dena, beste lau herrialdeetara zabaldu du, hain zuzen, Kanada, Israel, Mexiko eta Singapurrera. Lau programa horiez gain, EPOk beste herrialde batzuekin PPH programa abian du, EPOkin batera “Big Five” sortzen duten Txina, Japonia, Korea eta Estatu Batuetako  patenteen bulegoekin…

Page 1 of 31 2 3

2020 © GALBAIAN INTELLECTUAL PROPERTY

logo-footer

Legezko oharra | Cookien | Pribatutasun politika    mondragon simbolo-twitter