Jabetza Industrial eta Intelektualaren (JI) Nazioarteko Egunaren harira, Galbaianek jardunaldi bat antolatu zuen apirilaren 26an GARAIA Parke Teknologikoan. Aukeratutako gaia “JIa mundu digitalean” izan zen. GALBAIANeko zuzendari den Ismael Igartuaren sarrera labur baten ostean, Idoia Apraiz, GALBAIANeko JIaren Kudeaketa Estrategikoko Arduradunak, “JIaren kudeaketa estrategikoa mundu digitalean” izenburupean emandako hitzaldian, erronka hauek nabarmendu zituen: JI estrategia…

Aurreko urteetan bezala, Jabetza Industrial eta Intelektualaren (JI) Nazioarteko Egunaren ospakizuna aprobetxatu dugu GALBAHE Sariaren irabazlearen izena ezagutzera emateko. 2023ko asmatzaile onenaren GALBAHE Sariaren irabazlea Vicinay Marine Innovación-eko  Nagore Abrisketa da. Saria ondo merezitakoa da asmatzaile gisa egindako ibilbideagatik, argitaratutako bederatzi patente familiatan agertzen baita asmatzaile izendatua. Hori bai, garaikurra jaso ostean ez ditu bere…

“World IP Day” jardunaldia: JIa mundu digitalean Jabetza Industrial eta Intelektualaren (JI) Nazioarteko Eguna dela eta, Galbaianek jardunaldi bat antolatu dugu apirilaren 26an, GARAIA Parke Teknologikoko MURU gelan, Jabetza Industrial eta Intelektuaren (JI) kudeaketa mundu digitalean gai moduan hartuta. Transformazio digitalaren testuinguruan ditugun erronken artean, ez da erronka makala JIa behar bezala kudeatzearena, alde batetik…

Hurrengo ekainaren 1ean jarriko da indarrean Patenteen Auzitegi Bateratuaren Akordioa, eta horrek patente unitarioaren sistema martxan jartzea ekarriko du. Arrazoi honengatik, errealitate berri honen aurrean enpresetako patenteen arduradunek kontuan zer hartu behar duten gogorarazi nahi dizuegu: Akordio hau indarrean sartzearekin, patente europarraren sisteman zegoen ezer ez da desagertuko, Europako patenteak behin onartu eta gero Europar…

ETE bazara eta 2023an Marka edota Diseinu Industrialak Europar Batasuneko mailan zein sistema internazionalean, edota EBko patente nazionalak edo Patente Europarra eskatzeko asmoa baduzu, eskaera-tasen zati baten itzultzea eska dezakezu, SME Fund – Ideas Powered for Business programari esker. ETE bakoitzak 1.000€ jaso ahal izango ditu gehienez Marka eta Diseinuetarako eta 1.500€ Patenteetarako. Informazio gehiago…

OSASUNBERRI 27 erakundek osatutako partzuergo bat da, osasunaren sektorea biziberritzeko, lankidetzan lan egiteko eta erronkei banaka aurre egin ez izateko, lehiakorragoak izateko, produktu eta zerbitzu berriak garatzeko eta sektore garrantzitsu horren inguruan aberastasuna eta lanpostuak sortzeko. Proiektuaren helburu nagusia osasunaren sektore hurbil, eraginkor eta integrala eraikitzea da, “0 km”-ko filosofian oinarritua, eta gure erkidegoan asistentzia-sistema…

IP Strategy and IP Portfolio Management Develop your own IP strategy to create real firm value Tuesday, 15 November 2022 | 15:30 – 18:00 Jardunaldi hau CEIPIko IP Business Academy gure bazkidearekin antolatu dugun lehena da. Jardunaldian parte hartzen dutenek IP Management Content Portal plataformara hilabeteko harpidetza izango dute musutruk. Jardunaldia ingelesez izango da. 15:30…

Urriaren 25ean Ismael Igartuak jabetza industrial eta intelektualaren (Intellectual Property – IP) inguruko jardunaldi bat emango du online Innobideak Prestakuntza programaren eskutik. Jardunaldi honetan IPak eskaintzen dituen babes tresnen inguruan ikuspegi argi bat eskaintzen saiatuko da Ismael, nola eta zertarako erabil daitezkeen zehaztuaz. Ondoren “IP Design” delakoan murgilduko da, hau da, produktu edo zerbitzu berri…

“IAM Patent 1000 – The World’s Leading Patent Professionals” gida entzutetsuak Ismael Igartua, Eduardo Gonzalez eta Amaia Sarasola 2022ko gomendatutako profesionalen zerrendan ere sartu ditu. GALBAIAN ere patente agentzia gomendatu moduan aipatzen da beste behin. Gidak honako hau dio GALBAIAN eta Ismael, Eduardo eta Amaiari buruz: “Highly specialised and dedicated outfit GALBAIAN is internationally minded…

Apirilaren 19an hasiko da “Patente Aditua Enpresan” kurtsoaren XI. edizioa Mondragon Unibertsitatearen eskutik. Edizio honek aurreko edizioekiko berritasun azpimarragarriak dakartza. Lehen berritasuna kurtsoaren babesleen zerrendan dago, 2010an kurtsoa jaio zenetik laguntzaile izan diren SPRI, Enterprise Europe Network eta Innobasqueri BRTA batu zaie eta. Kurtsoaren helburua betikoa da: ikasleei patenteen inguruan formakuntza ematea estrategia, kudeaketa eta errentagarritasun…

Page 2 of 9 1 2 3 4 9

2020 © GALBAIAN INTELLECTUAL PROPERTY

logo-footer

Legezko oharra | Cookien | Pribatutasun politika    mondragon simbolo-twitter