Datorren ostegunean, eguerdiko hamabietan, Oficina Española de Patentes y Marcas (OEPM) delakoak, gastronomiaren alorreko berrikuntzen babesa aztertzeko mahai-inguru bat antolatuko du. Mahai-ingurua streaming bidez emango da. Moderatzaile lanetan OEPMko Zuzendari den José Antonio Gil Celedonio izango duen mahai inguru honek Idoia Apraiz izango du hizlari gisa. Berarekin batera, Elena Borque Sanz, patenteak aztertzen dituen goi-mailako…

“IAM Patent 1000 – The World’s Leading Patent Professionals” gida entzutetsuak Eduardo González sartu du 2020ko gomendatutako profesionalen zerrendan. GALBAIAN ere aipatzen du beste behin, patente agentzia gomendatu moduan, eta Ismael Igartua ere agertzen da, aurten ere profesional oso gomendagarri bezala nabarmenduta. Gidak honako hau dio GALBAIAN, Ismael Igartua eta Eduardo González-i buruz: A modern…

Hurrengo ekainaren 4ean, eguerdiko hamabietan, Oficina Española de Patentes y Marcas (OEPM) delakoak erabilgarritasun ereduari buruzko mahai inguru bat emango du streaming bidez. Mahai inguru honetan, berrikuntza balioan jartzeko estrategiatan erabilgarritasun ereduek egin dezaketen ekarpenari buruz eztabaidatuko da. Moderatzaile lanetan OEPMko Zuzendari den José Antonio Gil Celedonio izango duen mahai inguru honek Ismael Igartua izango…

Hurrengo maiatzaren 8an Bilbao As Fabrik-ek “Jabetza industrial eta intelektuala (JI) Industria 4.0n” gaiari buruz webinar bat eskainiko du. GALBAIANeko Idoia Apraizek hartuko du parte webinar honetan, Industria 4.0ren arloan JIaren estrategia finkatzerakoan kontutan izan beharreko puntu printzipalak azpimarratuz. Gero, PDSA eta ZYLK enpresek gaiarekiko beraien ikuspuntua partekatuko dute, JIaren arloan aurkitutako erronkak eta emandako…

Aurten “World IP Day” etxetik ospatzea tokatu zaigu. Konfinatuta. Mundua aldatu egin da bat-batean eta ez da posible izan, guk hala nahiko genukeen arren, egun hau ospatzeko aurrez aurreko jardunaldi bat antolatzea. Hurrengo urtean tradizioari indar berrituz heltzea espero dugu. Jardunaldi hau urteko asmatzaileari GALBAHE Saria emateko aprobetxatzen genuen. Aurten ez dugu GALBAHE Saririk eman….

  Bizi dugun osasun krisiaren ondorioz, hurrengo apirilaren 24an hastekoa zen “Patente Aditua Enpresan” kurtsoaren edizio berria bertan behera gelditu da. X. edizio honetarako Mondragon Unibertsitateak eta Bilboko Merkataritza Ganberak data berriak finkatu bezain laster jakinaraziko dizuegu. Kurtsoari buruz informazio gehiago

Bizi dugun egoera ikaragarri eta arraro honetan, GALBAIANeko lantaldea guztiz operatibo dago, eta %100ean telelanean. Behar duzuenerako hementxe gaude. EPO, OEPM, EUIPO eta WIPOrekin kontaktuan gaude, eta baita gure atzerriko agenteekin ere. Era honetan gure bezeroen espedienteekin inolako arazorik ez dagoela ziurtatu nahi dugu. Zuen esanetara gaude posta elektronikoz, telefonoz eta bideokonferentzia bidez. Eutsi goiari!

Iñaki Etxeberriak, GALBAIANeko bazkide-sortzailetakoa bera, erretiroa hartu du. Hala ere, hemendik aurrera ere GALBAIANeko familiako kide izaten jarraituko du, bere aurretik jubilatu diren Gerardo, Arantzazu, Bedia eta Ibonekin batera. Txantxiku honek berrogeita hamar urteak beteak zeuzkan bere bizitza profesionala patenteen mundura bideratzea erabaki zuenean. Ausardia, ilusio, umiltasun eta energiaz gainezka ekin zion lanbide berria ikasteko…

Ismael Igartuak Grupo Español de la AIPPI erakundeak oraintsu argitaratutako Luis-Alfonso Durán-en Omenezko Liburuan hartu du parte bertako eta atzerriko berrogei inguru jabetza industrialeko adituekin batera. Ismael Igartuaren ekarpena “Hacia un nuevo paradigma en la gestión de la Propiedad Industrial e Intelectual (PI)” izenburua duen artikulua izan da. Artikulu horretan, Ismaelek enpresen jabetza industrialaren kudeaketa…

  Mondragon Unibertsitateak eta Bilboko Merkataritza Ganberak “Patente Aditua Enpresan” kurtsoaren edizio berri bat antolatu dute SPRI, Enterprise Europe Network eta Innobasqueren laguntzarekin. Aurrekoak bezala Ismael Igartuak zuzentzen duen hamargarren edizio honen egitura aurreko edizioaren berdina izango da, eta ohiko hizlariez gain industriatik datorren hizlari berri batek hartuko du parte: Siemens AG-ko Hendrik Promies jabetza industrialeko adituak….

Page 1 of 51 2 3 5

2016 © GALBAIAN INTELLECTUAL PROPERTY

logo-footer

Legezko oharra | Cookien politika    simbolo-twitter