Mondragon Unibertsitateak Innobasque eta SPRIren laguntzarekin “Patente Aditua Enpresan” kurtsoaren edizio berri bat antolatu du. Aurrekoak bezala Ismael Igartuak zuzentzen duen zazpigarren edizio honen egitura aurreko edizioaren berdina izango da, eta ohiko bederatzi hizlariek hartuko dute parte, guztiak ere patente munduan prestigio handidun adituak. Zortzi saio izango dira guztira, apirilaren 22an hasita zortzi ostiraletan jarraian.

Kurtso honek ikuspegi praktikoa du eta enpresa munduan jabetza industrial eta intelektualaren inguruko ildo eta irizpide garbiak finkatu nahi ditu, bereziki patenteei dagokienez. Patente estrategia, kudeaketa eta errentagarritasuna izango dira mintzagai besteak beste. Azken finean enpresa, teknologi zentro eta unibertsitatetan patente kultura bat sortzeko ahaleginean laguntzea da helburua. Jorratuko diren gaiak funtsean aurreko ediziotan jorratutakoak izango dira, baina bi berritasun aipagarri izango dira: arreta berezia jarriko zaio Europa mailako “unitary patent” delakoari, hurrengo urtean martxan jartzea espero baita, eta baita Espainiako Patente Lege berriari ere, 2017ko apiriletik aurrera indarrean izango da eta.

Informazio gehiago eta kurtsorako izen ematea:
http://www.mondragon.edu/cursos/es/tematicas/diseno-industrial/especializado-en-patentes-en-el-ambito-de-la-empresa

CategoryPI

2020 © GALBAIAN INTELLECTUAL PROPERTY

logo-footer

Legezko oharra | Cookien | Pribatutasun politika    mondragon simbolo-twitter