GALBAIANen badauzkagu pozik egoteko arrazoiak: Aitziber Santamariak European Qualifying Examination (EQE) delakoa gainditu du eta Europar Patenteen Agente bilakatu da. Berri on honi iaz Idoia Apraizek ere EQE delakoa gainditu izana gehitzen zaio. 2011n GALBAIAN sortu zenean bi  Patente Europarren Agente ginen, eta dagoeneko sei gara, ingeniaritza eta telekomunikazio arloez gain, kimika, biologia eta osasun…

Denbora gutxian hiru patente aholkulari berri batu dira GALBAIANen lantaldera: Laida Mendizabal, Jorge Santiago eta Josu Bilbao. Laida ingeniaritza industrialean doktorea da, garapen ingeniari moduan eskarmentu handia du industrian eta patente zaintzaren arduradun ere izan da. Urtebetetik gora darama patente aholkulari moduan trebatzen. Jorge, ingeniaria, elektronika espezialitateduna, Bilboko jabetza industrialeko agentzia garrantzitsu batean 11 urtez…

HAZINNOVA programak Europar Batasunean markak eta diseinuak erregistratzeko aholkularitza espezializatua eskaintzen die euskal ETEei. Aholkularitza hau doakoa da. Zerbitzu hau eskatzeko egin behar den bakarra honako helbide honetan izena ematea da: https://www.spri.eus/hazinnova/ HAZINNOVA agente bat berehala jarriko da kontaktuan zurekin. GALBAIAN harro dago SALVADOR ORLANDOrekin batera sortu duen lantaldea marka eta diseinuen gaineko aholkularitza zerbitzu…

2016 © GALBAIAN INTELLECTUAL PROPERTY

logo-footer

Legezko oharra | Cookien politika    simbolo-twitter