GALBAIANeko bazkide-sortzailea eta patente aholkularia da Mireia. Patentagarritasun azterketak egiten esperientzia handia du; baita espainiar, europar eta nazioarteko patente eskariak eta erabilera ereduak idazten ere; erabilera eredu eta patenteen arau-hauste arriskuak eta baliozkotasunak aztertzen ere bai. Gainera, zaintza teknologiko arloan aholkularia da eta diseinu industrialetan ere espezializatuta dago.

Mondragon Unibertsitatean klaseak ematen ditu Mireiak.

GALBAIAN sortu aurretik, Orona EICeko kontrol sistemen departamentuan aritu zen lanean Mireia. 2011n Fagor Taldeko Jabetza Industrialeko Departamentuan sartu zen patenteen aholkulari gisa.

KARGUA

Patente aholkularia
Diseinu Industrialen arduraduna

TITULAZIOA

Europar Patenteen Agente partzialki kualifikatua (EQE 2/4).

Jabetza Industrialeko Agente Ofiziala (2013).

Patenteen Europar Zuzenbideko Ikastaroa. Centre d’Études Internationales de la Propriété Intellectuelle (CEIPI) (2011-2013).

Patente Aditua Enpresan kurtsoa (2011).

Automatika eta Elektronika Industrialeko Goi Ingeniaria. Mondragon Unibertsitatea (2009).

KONTAKTUA

Tel.: +34 943 253 950
mansoategi@galbaian.com

vcard