Prestakuntza Directiv@21 programaren barruan, Eusko Jaurlaritzak, SPRIk eta EUSKALITek Jabetza Industrialarekin eta Intelektualarekin erlazionatutako modulua sartu du bigarren aldiz urte berdinean, maiatzean egin zen edizioaren exitoa dela eta. Modulu hau GALBAIANeko zuzendaria den Ismael Igartuak emango du urriaren 24an Bilbon eta azaroaren 24an Gasteizen.

Modulu honek enpresentzako oinarrizko den gaia jorratuko du. Izan ere, modulu hau enpresek jabetza industriala (patenteak, diseinuak, markak) eta intelektualaren kudeaketan oinarrituta berrikuntza estrategia helbideratzeko bideak aztertzeko diseinatu da. Saio honetan, Jabetza Industrialaren eta Intelektualaren kudeaketa eraginkorra egiteko jarraibideak emango dira eta arlo honetan estrategia posibleak ezarriko dira.

Jardunaldiaren edukia:

• Jabetza Industriala eta Intelektuala (JI): Zer babes daiteke, nola eta zertarako.
• Teknologia babestea: zertarako bai eta zertarako ez dute balio patenteak. Zer beste aukera dago?.
• Patenteak informazio iturri gisa eta arau-huste arriskuen prebentzioa.
• Berrikuntza prozesuan eta enpresen kudeaketan JIren integrazioa.

Informazio gehiago eta izen ematea:

Bilbao

Vitoria-Gasteiz

Share on FacebookShare on LinkedInTweet about this on TwitterShare on Google+
CategoryAgenda, Galbaian

2017 © GALBAIAN INTELLECTUAL PROPERTY

logo-footer

Aviso legal | Política de cookies   mondragon simbolo-twitter