“Pozik eta helburua bete izanaren sentipenarekin eman genion bukaera pasa den ekainaren 23an Patente Aditua Enpresan Kurtsoaren zortzigarren edizioari. Bederatzi urte igaro dira Guillermo Dorronsorok zuzentzen zuen Innobasqueko i-Talde batean Kurtso hau antolatzea proposatu nuenetik. 2008ko maiatzaren 18ko data dauka orduan prestatu nuen txostentxoak. Bederatzi urte ondoren, zortzi edizio antolatu ditugu eta 124 ikasle izan ditugu guztira. Ez da gutxi.

Innobasque, SPRI eta Enterprise Europe Networken bultzadarik gabe, Mondragon Unibertsitatearen inplikaziorik gabe eta Kurtsoko hizlari bikainen eskuzabaltasunik gabe kurtsoak ez zukeen argirik ikusi izango. Bereziki harrotzen nau hizlari izatea proposatu nien guztiek (izan zitezkeen onenak nire iritziz) baiezkoa eman izanak.

Izango dira edizio gehiago. Kurtsoak inoiz baino beharrezkoago izaten jarraitzen du. Konbentzimendu horrek eta edizio ezberdinetako ikasleek transmititzen digutenak ematen digute bidea egiten jarraitzeko behar dugun indarra.”

Ismael Igartua

Kurtsoaren Zuzendaria

Kurtsoaren itxierari buruzko bideoa:

Azken edizioko ikasle izan den Iñigo Irizarren blogeko sarrera:

¡Ánimo Ismael! ¡Excelente trabajo!

Share on FacebookShare on LinkedInTweet about this on TwitterShare on Google+
CategoryAgenda, Galbaian

2017 © GALBAIAN INTELLECTUAL PROPERTY

logo-footer

Aviso legal | Política de cookies   mondragon simbolo-twitter