Innobideak Prestakuntza programaren barruan, Eusko Jaurlaritzak, SPRIk eta EUSKALITek Jabetza Industrialarekin eta Intelektualarekin erlazionatutako modulua sartu dute berriz, 2017an egin zen edizioaren arrakasta dela eta. Modulu honek enpresentzako oinarrizko den gaia jorratuko du. Izan ere, modulu hau enpresek jabetza industriala (patenteak, diseinuak, markak) eta intelektualaren kudeaketan oinarrituta berrikuntza estrategia helbideratzeko bideak aztertzeko diseinatu da.

Metodologia zeharo praktiko bati jarraiki, parte-hartzaileek adibide eta jarraibideekin lan egingo dute elementu horietako bakoitza enpresan nola aplikatu jakiteko. Saioak DOAKOAK dira eta industria eta horiekin harremana duten zerbitzu sektoreko enpresetako kudeatzaile eta zuzendaritzako kideei zuzenduta daude.

Modulu hau emateko hiru egun programatu dira: Martxoaren 8an Gasteizen, apirilaren 10ean Donostian eta maiatzaren 15ean Bilbon.

GALBAIANeko zuzendaria den Ismael Igartuak Gasteizeko eta Donostiako moduluak emango ditu.

Jardunaldiaren edukia:

• Jabetza Industriala eta Intelektuala (JI): Zer babes daiteke, nola eta zertarako.
• Teknologia babestea: zertarako bai eta zertarako ez dute balio patenteak. Zer beste aukera dago?.
• Patenteak informazio iturri gisa eta arau-huste arriskuen prebentzioa.
• Berrikuntza prozesuan eta enpresen kudeaketan JIren integrazioa.

Informazio gehiago eta izen ematea:

Vitoria-Gasteiz

Donostia

Bilbao

CategoryAgenda, Galbaian

2020 © GALBAIAN INTELLECTUAL PROPERTY

logo-footer

Legezko oharra | Cookien | Pribatutasun politika    mondragon simbolo-twitter