oepm galbaian intellectual property

2015ko uztailaren 25ean 24/2015 Lege berria argitaratu zen, 2017ko apirilaren 1ean indarrean jarriko dena.

Ondoren, 11/1986 Legearekiko dituen aldaketa garrantzitsuenak azaltzen dira. Aldaketa hauek egungo babes estrategietan eragina izango dute:

  • Patentea emateko sistema aldatu egingo da, prozedura bakarrean eta berritasunaren eta sormenezko jardueraren azterketa egingo direlarik.
  • Patentea ematearen oposaketa fasea patentea eman ondoren izango da.
  • Erabilera ereduaren funtsezko alde batzuk ere aldatu egin dira: batez ere teknikaren egoera zein den, zer nolako asmakizunak babestu ahal diren erabilera eredu bezala eta azkenik, babes titulu honetatik eratorritako babes eskubideak indarrean jartzeko baldintzak.
  • Patente eskaeraren, patenteen bilaketaren azterketa eta hirugarren, laugarren eta bostgarren urteko mantentze tasak %50a murriztuko dira ekintzaile eta ETE batzuentzako.
  • Unibertsitate publikoak jada ez dira salbuetsita egongo tasa batzuk ordaintzera, adibidez, PCT Ituneko nazioarteko bilaketa tasa ordaintzera.

Hurrengo estekan Lege berria ikusi daiteke:

Patenteen Lege Berria

Beste alde batetik, Lege berriak tasa batzuk eta urteroko tasak ordaintzeko epeak aldatuko ditu. Hurrengo estekan gai honi buruz informazio gehiago ikusi daiteke:

Tasei buruz adierazpena

CategoryPI

2020 © GALBAIAN INTELLECTUAL PROPERTY

logo-footer

Legezko oharra | Cookien | Pribatutasun politika    mondragon simbolo-twitter