Prestakuntza Directiv@21 programaren barruan, Eusko Jaurlaritzak, SPRIk eta EUSKALITek Jabetza Industrialarekin eta Intelektualarekin erlazionatutako modulua sartu du bigarren aldiz urte berdinean, maiatzean egin zen edizioaren exitoa dela eta. Modulu hau GALBAIANeko zuzendaria den Ismael Igartuak emango du urriaren 24an Bilbon eta azaroaren 24an Gasteizen. Modulu honek enpresentzako oinarrizko den gaia jorratuko du. Izan ere, modulu…

“Pozik eta helburua bete izanaren sentipenarekin eman genion bukaera pasa den ekainaren 23an Patente Aditua Enpresan Kurtsoaren zortzigarren edizioari. Bederatzi urte igaro dira Guillermo Dorronsorok zuzentzen zuen Innobasqueko i-Talde batean Kurtso hau antolatzea proposatu nuenetik. 2008ko maiatzaren 18ko data dauka orduan prestatu nuen txostentxoak. Bederatzi urte ondoren, zortzi edizio antolatu ditugu eta 124 ikasle izan…

IAM gidako patente agentzia gomendatuen zerrendan agertu da beste behin GALBAIAN. Berau da zerrendan agertzen den euskal jatorriko patente agentzia bakarra. Bestalde, Ismael Igartua, aurreko urtetan patente agente gomendatua bezala nabarmendua izan dena, oso gomendatu izatera pasatu da aurten. Estatu mailan lan egiten duten patente agente guztien artean lau besterik ez dira oso gomendagarri izendatutakoak….

Ekainaren 16an, Lehiaren Euskal Agintaritzaren, Innobasqueren, Galbaianen eta 3C Complianceren laguntzaz, Elkarlaneko Berrikuntza eta “Fair Play”ari buruz jardunalida egingo da Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean. Lehenengoz, gauza berriak sortzeko ezagutzak eta gaitasunak elkartzeko aukera emango duten baldintzak ezartzerakoan sortzen diren zalantzei buruz hitz egingo da, kontuan izanik, parte hartzaile guztien balioa handituz eta konpetentziarik gabeko…

Prestakuntza Directiv@21 programaren barruan, Eusko Jaurlaritzak, SPRIk eta EUSKALITek Jabetza Industrialarekin eta Intelektualarekin erlazionatutako modulua sartu du lehenengo aldiz. Modulu hau GALBAIANeko zuzendaria den Ismael Igartuak emango du maiatzaren 10ean Donostian eta maiatzaren 24an Bilbon. Modulu berri honek enpresentzako oinarrizko den gaia jorratuko du. Izan ere, modulu hau enpresek jabetza industriala (patenteak, diseinuak, markak) eta…

Azkeneko 12 hileetako asmatzaile hoberenari GALBAHE 2017 Saria Eneko Izquierdorentzat izan da. Eneko, Ulma Packaging-eko Inteligentzia Lehiakorraren arduraduna da. Sari honen bitartez GALBAIANek azken 12 hilabetetan gehien nabarmendu den asmatzailea saritu nahi izan du, horretarako denbora honetan garatutako asmakuntzen kantitate eta kalitatea kontutan izan da. Enekoren kasuan, azken urtean egindako lanetik harago, babesteko erabiltzen duen…

Jabetza Industrial eta Intelektualaren Nazioarteko Eguna dela eta, apirilaren 26an, hurrengo apirilak 1ean indarrean jarriko den patente lege berriak enpresetako jabetza industrialaren estrategian izango duen eraginari buruz jardunaldia antolatu du GALBAIANek. Halaber, azkeneko 12 hileetako asmatzaile hoberenari GALBAHE 2017 Saria emango zaio. Saridunaren izena egunean bertan jakinaraziko da.   JARDUNALDIA Zein ondorio izango du Patenteen…

Jabetza Industrial eta Intelektualaren Nazioarteko Eguna dela eta, apirilaren 1ean indarrean jartzekoa den Patente Lege berriaren inguruko jardunaldi bat antolatu dugu hurrengo apirilaren 26rako. Jardunaldian zehar azken 12 hilabetetako asmatzaile onenari GALBAHE SARIA 2017 emango diogu. Ekitaldiaren zehaztasunak laster emango ditugu aditzera. Gorde goiza gurekin partekatzeko! Eguna: 2017/04/26; 9:00h Lekua: Udalaitz Auditorioa, GARAIA Berrikuntza Gunea,…

  Mondragon Unibertsitateak Innobasque eta SPRIren laguntzarekin “Patente Aditua Enpresan” kurtsoaren edizio berri bat antolatu du. Aurrekoak bezala Ismael Igartuak zuzentzen duen zazpigarren edizio honen egitura aurreko edizioaren berdina izango da, eta ohiko hizlariek hartuko dute parte, guztiak ere patente munduan prestigio handidun adituak. Zortzi saio izango dira guztira, maiatzaren 5ean hasita zortzi ostiraletan jarraian….

Urtarrilaren 27an Bilboko Merkataritza Ganberan emandako kurtsoaren harrera bikainaren ondoren, GALBAIANeko Zuzendari den Ismael Igartuak “Berrikuntzarekin lotutako edonork patentetaz jakin behar duena” kurtsoaren saio berri bat emango du otsailaren 24an Orona Ideon.  Kurtsoaren iraupena 6 ordukoa izango da. Helburuak: Jabetza industrial eta intelektualari buruzko, eta bereziki patenteei buruzko oinarrizko kontzeptuak finkatzea. Patente bat zer den…

2017 © GALBAIAN INTELLECTUAL PROPERTY

logo-footer

Aviso legal | Política de cookies   mondragon simbolo-twitter